Gabonetako kontzertua - Esther Barandiaran

Etor zaitez gurekin Gabonak ospatzera kontzertu esklusibo eta berezi honekin! 

  • Ekitaldiak

Itxialdian, Esther Barandiaranek musika erabili zuen lasaitzeko, eta aurrez aurre ikusi ezin zituen senitarteko eta lagunekin konektatzeko, ostiralero pianoan jotzen zuen pieza baten grabazioa bidaltzen hasi zen. Horrela jaio ziren Ostiralak, 7 piezako bilduma. Pieza horiek diska batean bildu ditu orain, proiektu oso bati bide emanez, eta lan horretan oinarritutako kontzertu bat eskainiko du abenduaren 19an Chillida Lekun.

 

Leku-murrizketei eusteko, kontzertua bi aldiz emango da abenduaren 19an (larunbata), 12:30etan eta 16:00etan.

Chillida Leku

Jauregi Bailara, 66

20120 Hernani, Gipuzkoa

Nola heldu

Abonatua bazara eta ez baduzu sarrerak erosteko kodea jaso jarri zaitez gurekin harremanetan: reservas@museochillidaleku.com

Kolaboratzailea