Zuhaitzekin hizketan - basoko bainuak

Zuhaitzekin hizketan
Miró-n inspiratutako basoko bainuak

  • Ekitaldiak

"Zuhaitz bat ikusten dudanean, talka bat jasotzen dut, arnasa hartzen duen zerbait balitz bezala, hitz egingo balu bezala. Zuhaitz bat giza zerbait ere bada. Joan Miro."


Miroren lana naturarekin duen harreman sakonaren emaitza da, landan edo itsasertzean egindako ibilaldien emaitza. Zuhaitzak, arrokak, sustraiak, mendiak, loreak, naturaren edozein adierazpen, bere egoerarik puruenean, sortze-prozesuaren ernamuina izan daiteke. Itziar Insaustik, Baso bainuetan adituak, emango duen saio honetan Chillida Lekuz eta bere ingurune naturalaz gozatzeko aukera izango dugu, baita aldi baterako paisaian integratzen diren Miróren eskulturez gozatzeko ere. Espazio artistikoa eta naturala beste modu batera bizi ahal izango dugu, gelditzeko, behatzeko, arnasa hartzeko, sentitzeko eta gure sormena pizteko astiarekin.

Irailak 17, larunbata
11:00etan

Iraupena: 2 ordu
Irakaslea: Itziar Insausti, baso-terapian espezializatua

Prezioa: 20 €(Deskontuak % 20 abonatuak % 10 DK)