Landareak ilustratu natura ulertzeko

Larunbata, maiatzak 8

Larunbata, maiatzak 22

11:00

Hizlaria: Aranzadi Zientzia Elkartea eta Raúl Domínguez Pazo


6 urtetik gorako haurrak dituzten familiak

6 €

  • Ekitaldiak
  • Familiak

Egunero inguratzen gaituzten forma eta koloreak asko dira, milaka zuhaitz eta lore, eta askotan ez diegu kasurik egiten. Aranzadiko Botanika Sailak eta Raúl Domínguez Pazo ilustratzaileak familia-tailer bat antolatu dute naturari buruzko xehetasun guztiak ikusi eta paperean jartzeko.

Parte-hartzaileek Chillida Leku inguruan aurki daitezkeen zuhaitz eta landare espezieak erakusten eta ezagutzen ikasiko dute. Alde batetik, basoetako paisaiak eta espezierik bereizgarrienak ezagutuko dituzte Botanika Departamentuaren laguntzarekin, eta, bestetik, Raúl Domínguez ilustratzaileak ikusitakoa paperean irudikatzen lagunduko die.

Chillida Leku

Jauregi Bailara, 66

20120 Hernani, Gipuzkoa

Cómo llegar

Kolaboratzailea