Miró Zabalagan erakusketa

Miró Zabalagan erakusketa

Maiatzaren 21etik azaroaren 6era
 

  • Erakusketak

Chillida Lekuk Joan Miróren erakusketa aurkezten du, eta, Joan Miró bera ez ezik, artista kataluniarrak Eduardo Chillidarekin izaniko adiskidetasuna ere omentzen du.
 

Erakusketa Eguzki-txoria (1968) eta Emakumea (1970) formatu handiko eskulturekin hasten da, zeinak museoaren zelaian baitaude instalatuta, aire zabalean. Ondoren, Zabalaga baserriko lehen solairuan garatzen da batez ere, 1946 eta 1981 arteko lan sorta batekin. Hautatutako lanen artean nabarmentzekoa da, halaber, Josep Royok 1989 eta 1991 artean egindako tapiz bat, artista kataluniarraren Urrezko lumadun muskerra liburuko litografia batetik abiatuta.

Proposamen monografiko hori Chillidaren erakusketa iraunkorrarekin batera egongo da ikusgai, modu paraleloan eta independentean. Alabaina, agerian utziko ditu bi artisten arteko lotura eta konbergentzia ugariak. «Mirók gaitasun berezia du bere kurbak konbexutasunerantz eramateko. Eta ni batik bat konkaboa naizenez...», adierazi zuen Eduardo Chillidak 1984an, elkarrizketa horri buruz.

 

Miró Zabalagan, Iberdrola España Fundazioaren babesari esker, bai eta Fundació Joan Miró Barcelona eta BBVA Bildumaren lankidetzari ere posible izan da, erakusketako obraren gorputz nagusia jarri baitute. Gainera, Centro Botín, Fundació Pilar i Joan Miró a Mallorca eta beste bilduma pribatu batzuen laguntza izan du erakusketak.
 

Erakusketa tailer eta jarduera paraleloen programa zabal batekin osatuko da.

 

Babesle:
 

 

Lankidetzak: