Grabitazioak. Helduentzako lantegia

Grabitazioak. Helduentzako lantegia

  • Ekitaldiak

Carmiña Dovalek, arkitektoa, irakaslea eta Eduardo Chillidaren obran aditua, grabitazioen unibertsoan  murgilduko gaitu, teknika horrek eskaintzen dituen aukera mugagabeak aztertzeko aukera emango digun tailer honekin. Grabitazioak 80ko hamarkadatik aurrera Eduardo Chillidak paperean egindako obra batzuk dira. Ez dira marrazkiak, ez collageak, paperezko erliebeak baizik. Horretarako, Chillidak hormako paper gainjarrietatik abiatzen da. Paperak ez dira kolatzen, hariz josita daude. Zintzilik, masa horiek elkarrekin jolasten eta erlazionatzen dira, “grabitatzen” elkarren artean. Horretarako, eskuz egindako artisau-paperak erabiltzen ditu Chillidak. Pieza soilak dira, fintasun handikoak; batzuetan tinta sartzen dute, eta beste batzuetan, berriz, paperen mugekin eta horiek sortzen dituzten argi eta itzalen jokoekin baino ez dute jolasten.

Chillida Leku
Jauregi Bailara, 66
20120 Hernani, Gipuzkoa

Martxoaren 4a, larunbata
11:00 - 13:00
20€ (%20ko deskontua urteko abonamenduarekin, %10 Donostia Kultura)