Udaleku artistikoak

6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat

 

Uztailaren 12tik 16ra

  • Familiak
  • Udako Programa 2021

Bi artistek Ikertzeko esperimentazio artistikoko laborategiaren bidez emandako tailer honetan, 6 eta 12 urte bitarteko haurrek hainbat teknika aztertzeko aukera izango dute. Eduardo Chillidaren lana modu ludiko eta dibertigarrian ezagutuko dute, eta ingurune natural batean aire zabaleko sorkuntzara hurbilduko dira. Eskulturekin harreman zuzena izanik, artista euskaldun eta unibertsal honen lana zentzumen guztiekin bisitatu, ukitu, sentitu eta esperimentatzeko aukera izango dute. Obrarekiko hurbiltasun horri esker, beren irudimena askatuko dute. Tailerrak astebete iraungo du, astelehenetik ostiralera. Parte-hartzaileak egunero hurbilduko dira museoko obra batera, eta hainbat erronka landuko dituzte, jolasaren eta esperimentazioaren bidez.

Chillida Leku

Jauregi Bailara, 66

20120 Hernani, Gipuzkoa

Nola heldu

Info

60€

 

Deskontua: 

Urteko Abonamendua

Kolaboratzailea