Chillida Lekuk Miró Zabalagan erakusketa aurkezten du, eta, Joan Miró bera ez ezik, artista kataluniarrak Eduardo Chillidarekin izaniko adiskidetasuna ere omentzen du.
Proposamen monografiko hori Chillidaren erakusketa iraunkorrarekin batera egongo da ikusgai, modu paraleloan eta independentean. Alabaina, agerian utziko ditu bi artisten arteko lotura eta konbergentzia ugariak. «Mirók gaitasun berezia du bere kurbak konbexutasunerantz eramateko. Eta ni batik bat konkaboa naizenez...», adierazi zuen Eduardo Chillidak 1984an, elkarrizketa horri buruz.