Topagunea IV

Lugar de encuentros IV [Topagunea IV] Chillida Lekun bisitari

Zero Grabitatearen erakusketaren luzapen gisa, museoak Bilboko Arte Ederren Lugar de encuentros IV [Topagunea IV] obra hartuko du aldi baterako, 16 tonako eskultura esekia dena, eta horretarako Chillida Lekun egitura berri bat diseinatuko da.

Eskultura handi hau, hormigoi armatuan egina 1973 eta 1974 urteen artean, zazpi lanen sail baten parte da, gehienak eskala monumentalekoak eta toki publikoetan erakusteko pentsatuak.

Chillida Lekuko instalazio-proiekturako, Tecnalia, Estatuko ikerketa aplikaturako eta garapen teknologikorako zentro handiena, eta Loire Gestamp, lurraldeko makina-erremintaren fabrikatzaile handienetako bat, izan ditu laguntzaile. Biak lanean ari dira 16 tonako obrari eustea ahalbidetuko duen egitura batean.