Abrazo XIV
Reinosako (Kantabria) Sidenor forjan egina.
Buloi bidez elkartutako altzairuzko hiru piezaz osatuta dago obra hau. Baserriaren gibelaldean, eskuineko piezari ondo begiratuz gero, ikusiko dugu bihurritzen diren bi besotan irekitzen dela eta beso horiek beste bi piezak biltzen dituztela, besarkada leun baina gogor batekin. Horregatik deitzen da obra hau besarkada.
Eduardo Chillidaren obrak tolerantzia, errespetu eta senidetasunarekin lotutako baloreak islatzen ditu. Bere garaiko gizona izan zen, konprometitua eta borrokalaria, eta indar handiz defendatu zituen giza eskubideak bere lan artistikoaren bidez.