Eduardo Chillida

1924
Eduardo Chillida Donostian jaio zen

1943
Arkitektura ikasten hasi zen

1947
Marrazten hasi zen Madrilgo Arte Ederren Zirkuluan

1948
Parisera joan zen bizitzera; igeltsuzko lehen eskultura sortu zuen: Forma

1949
Erakusketa egin zuen Parisko Salon de Mai aretoan

1951
Euskal Herrira itzuli zen; burdinazko lehen eskultura sortu zuen: Ilarik

1954
Lehen erakusketa indibiduala egin zuen Madrilgo Clan galerian

1956
Parisko lehen erakusketa indibiduala egin zuen Maeght galerian

1958
Eskulturaren nazioarteko saria eman zion Veneziako Bienalak

1960
Kandinsky saria lortu zuen

1961
Egurrezko Abesti gogorra I eskultura egin zuen

1963
Greziara joan zen; argia interesatzen hasi zitzaion

1965
Alabastrozko lehen eskultura sortu zuen: Homenaje a Kandinsky (Kandinskyren omenez)

1966
Atzera begirako erakusketa Houstongo Arte Ederren Museoan

1968
Alrededor del vacío V [Hutsaren inguruan V] eskultura ipini zen Washingtonen

1971
Visiting professor izan zen Harvard Unibertsitatean

1972
Hormigoizko Lugar de encuentros III [Topaketa-lekua III] eskultura sortu zuen; Madrilgo Paseo de la Castellana pasealekuan ipini zen eskultura

1973
Txamota-lurra lantzen hasi zen; lehen Lurrak sortu zituen

1977
Donostian Peine del viento XV [Haizearen orrazia XV] ipini zen

1980
Atzera begirako erakusketa New Yorkeko Guggenheim museoan

1985
Lehen Grabitazioak egin zituen paperean

1990
Elogio del horizonte [Zeruertzaren Laudoriotan] instalatu zen Gijónen

1991
Praemium Imperiale jaso zuen Japonian

1994
Ohorezko kide izendatu zuten Madrilgo San Fernando Arte Ederretako Errege Akademian

1998
Atzera begirako erakusketa Madrilgo Reina Sofía Arte Zentroa Museo Nazionalean

2000
Chillida Leku museoa ireki zen

2001
Parisko Arte Ederren Akademiako kide

2002
Abuztuaren 19an hil zen, Donostian