Lurra Cafe

Lurra Cafe Chillida Leku eta Orona Fundazioaren arteko akordioaren emaitza da. Oronako langileei eta bisitariei janari osasuntsua eta iraunkorra eskaintzeko ideiarekin hasiera batean sortu zen proiektua, tokiko ekonomiaren eragile aktiboa bilakatzeko, gizarte eta ingurumenarekin erantzukizunean. Ildo horretatik, Chillida Lekuk eta Lurra Cafek misioa eta filosofia partekatzen dute Orona Ideo proiektuarekin, bere egoitza museotik kilometro batera besterik ez dagoelarik.

Erreserba bat egin edo informazio gehiago jaso nahi baduzu jarri zaitez Lurra Cafe-rekin harremanetan. Lurra Cafe-era sartzeko, sarrera bat erosi behar da museoa bisitatzeko edo urteko abonamendu bat eduki.

T. +34 689 557 205
E. lurracafe@museochillidaleku.com