Education Lab. Ortzi-muga igaroz

Education Lab. Ortzi-muga igaroz

Maiatzak 15 – 2025ko urtarrilak 12

UPV/EHU-ko Arte Ederren fakultatearekin elkarlanean

 

Eduardo Chillidaren 100 urte Telefónica Bildumarekin erakusketa dela eta, museoko bigarren Education Lab martxan jarri da. Chillida Lekuren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen arteko lankidetza-proiektua da.

Arte Ederren fakultateko bost ikasle elkarlanean aritu dira erakusketako lanak bisitariekin lotzeko bitartekaritza-elementu bat sortzeko. Emaitza jarduera koaderno bat da. Horren helburua da bisitariak obrara hurbiltzea eta elkarrekintzara gonbidatzea, haien pertzepzioa aktibatzeko eta eskulturekin, espazioarekin eta beren zentzumenekin erlazionatzeko beste modu bat eskaintzeko, eta, aldi berean, beren objektu artistikoa sortzeko. Ariketa erraz batzuen bidez, erakusketarekiko hurbilketa bat eskaintzen da, ohikoa ez dena. Jarduerak osatzeko, bisitaria eskultorearen pentsamenduan eta eskalan, espazioan, poesian eta ingurunearekiko harremanean murgilduko duten Chillidaren aipamenak egingo dira.

 

Parte-hartzaileak:

Claudia Bolaños

Ornella Lorenzo

Ana Martín

Urkia Sánchez

Marina Suárez

 

Kontaktua: education@museochillidaleku.com

Kolaboratzailea