Education Lab

Education Lab - Phyllida Barlow

 

Phyllida Barlowren erakusketa dela eta, museoko lehen Education Lab jarri dugu martxan. Education Lab  ikasteko espazioa da, artistaren, bere lanaren eta publikoaren arteko bitartekaritza-tresna. Museoaren eta EHUko Arte Ederren Fakultatearen arteko lankidetza-akordioari esker, eskulturako sei ikaslek Phyllida Barlowren obran inspiratutako egitura bat sortuko dute. Espazio horrek bisitariei esperimentatzeko eta eskultore britaniarraren lan-prozesura gerturatzeko aukera emango die. Prozesu hori erraz aurkitzen zituen hondakin materialen edota eraikuntzan erabilitako materialen erabilerak markatzen zuen, eta lanak azkarrago eta eraginkorrago burutzeko aukera ematen zion. Egur-, eskaiola-, zementu- eta oihal-zatiek osatuko dute egitura eta publikoak esku hartu ahalko du bertan. Horrela,  Education Lab obra kolektiboa bilakatuko da, eta eraldatuz eta mutatuz joango da bisitarien esku-hartzearekin batera. Horrek, gainera, karga emozionala eta balio erantsia ematen dio, elkarlanean sortutako lan kolektiboa da eta. Phyllida Barlowren Education Lab dago museoaren piknik eremuan.

 

Parte hartzaileak:
 

Pep Boadas i Prats
Joey Manuel Ordoñez Requena
Aitana Rodriguez Albalejo
Irati Fernandez Saez de Viterti
Jon Triguero Miguel
Aitziber Raya Puertas
Jose Maria Herrera  eta Nerea Legarreta irakasleen lankidetzarekin

Kolaboratzailea