Familiak eta helduak

Familiak
Chillida Lekuk museoan esperientzia berdingabea bizitzeko aukera ematen die familiei. Proposaturiko jarduerak bildumarekin edo aldi baterako erakusketekin lotuta daude eta hausnarketa eta ekintzaren bitartez artistaren obrara gerturatzea ahalbidetzen dute, diziplina anitzeko jardunbide artistikoetan oinarritutako askotariko metodologiak baliatuta (arte plastikoak, arkitektura, dantza, musika, antzerkia, filosofia, etab.).

Helduak
Museoak helduentzako jarduerak, ikastaroak, mintzaldiak eta tailerrak eskaintzen ditu, eta horien edukiak zuzeneko lotura du bildumarekin eta aldi baterako erakusketekin. Eduardo Chillidaren obra eta pentsamendua ezagutzera ematea eta bere testuinguru historiko eta artistikoan kokatzea da horien helburua. Eskaintza malgua izaten eta publikoaren beharrizanetara egokitzen saiatzen da, batetik, eduki teorikoak txertatuz eta, bestetik, lengoaia artistiko garaikidetarako gerturatze praktikoa ahalbidetzen duen esparru bat sortuz.