Lotura gizarteratzeko hezkuntza-programa

CaixaBank-en bitartez, “La Caixa” Fundazioaren eta Eduardo Chillida - Pilar Belzunce Fundazioaren laguntzarekin garatutako hezkuntza-programa.

 

Lotura proiektuak lotura afektiboa sortu nahi du museoaren eta gizarte-bazterketako arriskuan dauden pertsonekin lan egiten duten erakundeen artean, museoa erreferentziazko gunea bihurtuz, bertara joan eta eroso egoteko.

 

Lotura elkartzeko, ikasteko eta esperimentatzeko gunea da. Programan parte hartzen duten pertsonek artera hurbiltzeko eta Eduardo Chillidaren lana eta bere ondarea dagoen lekua ezagutzeko aukera izango dute, baina, era berean, hainbat diziplina artistikorekin esperimentatu ahal izango dute bertako artista eta sortzaileen eskutik.

 

Lotura 6 saioko programa bat da, bakoitzak bi orduko iraupenarekin. Jarduerak talde bakoitzaren beharretara egokituta daude.

1. Chillida Lekuren aurkezpena eta bisita elkarrizketatua.
Nork: Chillida Lekuko bitartekotza-taldea.

2. Locmariaquer. Arte eta arkitektura tailerra. Nork: Maushaus. Arkitektoak eta hezitzaileak.

3. Testuren liburu irakurtezina. Nork: Nagore Legarreta, artista eta argazkilaria

4. Giza eskulturak. Mugimendu-tailerra. Nork: Myriam Pérez (dantzaria eta koreografoa)

5. Lurra esperimentatzen. Zeramika-tailerra. Nork: Aitor Ruiz de Eguino (eskultorea eta artista multidiziplinarra)

6. Lan bat. Arte-tailerra. Nork: Zorione Méndez, artista multidisziplinarra eta hezitzailea

 

Chillida Lekuk artea, natura eta ongizatea biltzen dituen proposamena hartzen du bere espazioan. Egitasmoa soziabilitatea hobetzeko eta inklusioa lantzen duten erakundeekin lankidetza estutzeko borondatearekin egin da.

Programaren xehetasunak hemen

Parte hartu nahi duten erakundeek gurekin harremanetan jar daitezke.

Informazio gehiago: education@museochillidaleku.com

 

CaixaBank-en bitartez, “La Caixa” Fundazioaren eta Eduardo Chillida - Pilar Belzunce Fundazioaren laguntzarekin garatutako hezkuntza-programa.