Amorante (kontzertua)
Amorante
- Ekitaldiak
Amorante Iban Urizar (Elgoibar 1975) musikariaren proiektua da. 2014tik han hemenka dabil emanaldiak ematen eta musika sortzen. Herritik ateratzen den musika erabiltzen du helduleku bezala, errotik ateratzen ditu musika ezberdinen sustraiak gero erraietatik kantatu ahal izateko. Herritik, errotik eta erraietatik sortzen da Amoranteren musika. Amorantek tronpeta jo dezake dena beltzez margotzeko, kopla bat autotunearekin abestu dezake osabaren espiritua inbokatzeko, elektronikaz busti dezake aspaldi ahaztutako hitzak gogoratzeko. Bere musikaren jatorria urruneko oihartzunek dakarte, baina gaur egungo haizea darabil bere buru, eztarri eta ezpainetan.
Kontzertu honetan urrian kaleratuko duen Harri herri har diskoa aurkeztuko du.
Nola iritsi Chillida Lekura?
Donostiatik:
BU05 Autobusa
Hiriaren erdialdetik ordu erdiro autobusak. “Chillida Leku” izeneko geltokia museoaren atean dago.
Informazio gehiago eta ordutegiak: Lurraldebus BU05
Chillida Leku
Jauregi Bailara, 66,
20120 Hernani, Gipuzkoa