Argiaren bila

Jarduera honen abiapuntua Eduardo Chillidak 1963an Greziara eta Italiara egindako bidaia da, Frantziako Proventzan amaitu zuena.

  • Erakusketak

Mediterraneoan egin zuen bidaia horri esker, eskulturaren ikerketan erabiltzeko «argia eta arkitektura» kontzeptu berriak ezagutu zituen. Chillidak aurretik bi alditan baztertu zituen kontzeptuok nolabait: Arkitektura egiteko prestakuntza-ikasketak (1943-1947) utzi zituenean eta, 1951n burdina lantzen hasi zenean, Fidiasen eta aurrekoen lanetan inspiratutako igeltsuzko lehen eskultura figuratiboak gainditzeko (1948-1949).

 

Bidaia horren ondorioz eta Grezia aurreklasikoaren «argia eta arkitektura» kontzeptu paraleloak erakarrita, Chillidak ezaugarri zeharrargiak dituen alabastroa hautatu zuen Homenaje a Kandinsky [Kandinskiren omenez, 1965] sortzeko, baita argiaren eta arkitekturaren inguruko zenbait erliebe eta gorazarre ere. Ondoren, bere ibilbideko hainbat momentutan, beste material eta teknika batzuetan bilatu zuen argia, espazioak sortzeko elementu gisa hartuz. Hala, ideia horren gaineko sorkarien artean paperezko erliebe delikatuak, portzelanak edo lur txikiak aurki daitezke, baita monumentu publikoak ere, esaterako Frankfurteko La casa de Goethe [Goetheren etxea, 1986] hormigoizko lana edo Fuerteventurako Tindaya mendirako proiektua (1995). Monumentu-proiektuen harira, Chillidak 90eko hamarkadan amaitu zuen aipatutako bilaketa eskultura ikonikoen sorta batekin. Buscando la luz [Argiaren bila] izenburua ipini zien, eta horietako bat da Chillida Lekuko sarrerako zelaiko eskultura nagusia edota Municheko Pinakoteka modernoaren kanpoko lorategian dagoena.

Chillida Leku

Jauregi Bailara, 66

20120 Hernani, Gipuzkoa

Cómo llegar

IRAUPENA

2019KO ABENDUAREN 6TIK

2021KO URTARRILAREN 11RA