Arima Soul - Txikijazz - 60 Jazzaldia

 

 

 

  • Ekitaldiak

Arima Soul

Lidia Insausti (ahotsa), Mikel Unzurrunzaga "Makala" (baxua), Antxon Sarasua (teklatuak), Martin Asarian (gitarra), Jokin Vitoria (bateria), Celes Albizu (perkusioa), Mikel Piris "Mihailovic" (saxofoia)

 

“Arima” hitza “soul” da ingelesez eta, hain zuzen ere, horixe egiten dute: soul, funk, R&B, 60ko eta 70eko hamarkadetako Jazz-groove eta discoa, baina estilo horien korronterik garaikideenean, hau da, Neo Soulen begirada jarrita. Taldea 2020an sortu zuten, Zarautzen, Makala dj eta baxuak eta Lidia Insausti ahots boteretsuak.

 

Talde honen errepertorioan euskaraz abestutako konposizio propioak daude batez ere, baina baita Marie “Queenie” Lyons, Gil Scott-Heron, Etta James... artisten bertsioak ere.

 

Lidia gaztearen berealdiko talentu bokala eta Mikel Makalak musikan bildua duen ezagutza uztartuta, Arima Soulek, bere lehen bost urteetan, EP bat, hainbat single eta estudioko album bat, Arima Soul – 1 (2022), kaleratu ditu. 2025eko udaberrian, Arima Soulek Gaua (2025) izeneko estudioko bigarren albuma argitaratuko du.

 

Orain arte, 60 kontzertu baino gehiago eman dituzte euskal geografian eta Espainiako hainbat hiritan, eta musikari eta talde nabarmenekin kolaboratu dute, tartean Paul San Martín, Jokin Vitoria, Gorka Gaztanbide, Hilario Rodeiro, Gonzalo Encinal, Andrés Navascues, Antxon Sarasua, Martin Asarian, Lide Hernando “Bele”, The Cherry Boppers, Marc Beinages, Paco Manzanares “Mantecao”, Lalo López...

 

 

Chillida Leku
Jauregi Bailara, 66, 
20120 Hernani, Gipuzkoa

 

60 Jazzaldia
Arima Soul-en kontzertua



Uztailak 26, larunbata

12:30


Chillida Leku
Kontzertua aire zabalean


Prezioak:

Helduak: 14 € (helduentzako sarrera bakoitzeko 4 doako sarrera gehienez 0 eta 12 urte bitarteko haurrentzat.  Doako Sarrerak kontzertuaren egunean bertan Chillida Lekuko leihatilan jaso daitezke.


13 eta 17 urte bitartekoak: 7 €


0 eta 12 urte bitarteko haurrakdoakoa. Helduentzako sarrera bakoitzeko 4 doako sarrera gehienez 0 eta 12 urte bitarteko haurrentzat.  Doako Sarrerak Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan jaso daitezke aurrerapenez eta kontzertuaren egunean bertan Chillida Lekuko leihatilan.