Eskulturen artean dantzan

Eskulturen artean dantzan

Familientzako dantza tailerra
Myriam Pérez Cazabonen eskutik
Euskaraz

 

  • Ekitaldiak

"Hemen hurbil eta urrun ikusten dut
Hemen espazioa zeharkatzen dut
Eguna eta gaua dira nire tranpolinak
Hemen mundu osora itzultzen naiz
Guztia denera errebotatzeko
Une bakoitzera eta betira
Eta nire parekoekin elkartzen naiz".

Paul Éluard

Myriam Pérez dantzari eta koreografoak ematen du tailerra, eta mugimenduaren bidez, besteak beste, Arp, Miró, Calder, Giacometti eta Barbara Hepworth-en eskulturak ezagutzeko aukera ematen digu. Horrela, artea dantzarako inspirazio-tresna bihurtzen da. Inprobisazio-jokoen bidez, Maeght Unibertsoa osatzen duten lanak aztertuko ditugu. Eskultura mugitzera eta parte hartzera gonbidatzen duen artea da. Hurbiletik azter daiteke, urrunetik, albotik, ahoz gora etzanda edo burua beheruntz dugula, angelu guztietatik begira diezaiokegu eta ikuspegi berriak eskaintzen dizkigu beti. Geure gorputzaren mugimenduaren bidez, obrekin elkar eragin dezakegu eta hobeto ezagutu. Eskultura bakoitzaren formetan, koloreetan, argian eta ehunduran inspiratuko gara geure gorputzarekin mugimenduak sortzeko eta geure koreografia idazteko.

Myriam Perez Cazabón koreografa, dantzaria eta irakaslea da, Neri(h)ari konpainiaren sortzailea.

 

 

 

Eskulturen artean dantzan

Martxoak 2, larunbata
11:00etan
7€