Bascolombia - 60 Jazzaldia

 

 

 

  • Ekitaldiak

Bascolombia

Oreka TX:

Harkaitz Mtez. de San Vicente (zurezko, harrizko, banbuzko txalaparta, bidoia), Mikel Ugarte (zurezko, harrizko, banbuzko txalaparta, bidoia), Mixel Ducau (alboka, zurezko klarinetea, saxo sopranoa), Ángel Unzu (gitarra), Iñigo Egia (perkusioa)

Phonoclórica:

Leonel Merchán (txontazko marinba), Leonardo Peña (perkusioa), Isabel Reyes (ahotsa, haziak)

 

BASCOLOMBIA proiektuan, Oreka TX eta Phonoclórica taldeek euskal eta kolonbiar musika uztartzen dituzte, hurrenez hurren, antzeko sustraietatik eta ikuspuntu garaikide batetik.

2024an Oreka TX-eko txalapartariek eta Leonel Merchán marinbista eta Phonoclóricako liderrak egonaldi artistiko bat egin zuten proiektuaren lehen urratsak emateko. Une honetan, bi taldeak zuzeneko honen sorkuntzan murgilduta daude.

 

Oreka TX Harkaitz Mtz. de San Vicentek eta Igor Otxoak sortu zuten 1997an, eta ordutik etengabe ari dira instrumentu honek eskaintzen dituen aukerak ikertu eta hedatzen, eta bere musikaltasunarekin eta bere eraikuntza-materialekin esperimentatzen (jatorrizko zurarekin, baita harri, teila, banbu... eta izotzarekin ere!) instrumentu zoragarri honekin gozatu eta gozarazteko.

 

Bost kontinenteetan zehar aurkeztu dituzte beren lanak, eta publikoa eta kritika espezializatua konkistatu dituzte, instrumentuaren ikusgarritasunari eta bandaren energiari esker. Ikertzeaz gain, beste artista, genero eta proiektu batzuekin aritzea gustatzen zaio Oreka TX-i. Horren erakusgarri dira Phil Cunningan, Ara Malikian, Manu Dibango, Aziza Brahim, Motoko Hirayama, Silvia Iriondo, Carlos Nuñez, Rai National Synphony Orchestra, Hakon Kornstad...

 

Fusio musikalaz gain, beste diziplina artistiko batzuekin kolaboratzen dute, tartean dantza, zirkua, ikus-entzunezkoak, herri kirolak edo unibertso iradokitzaileak sortzeko inspiraziotzat dituzten beste elementu batzuk. Oreka TX taldearentzat plazer handiena txalaparta eta euskal kulturarekiko grina munduarekin partekatzea da.

 

Phonoclórica Kolonbiako tradizioaren oihartzun futurista da, munduko tribu kosmopoliten ahotsak eta dantza biltzen dituena. Pazifikoko txontazko marinban eta Karibeko danborretan inspiratuta, eskualdeko jakintzak eta erritmoak eta kaleko beats elektronikoak uztartzen dituen soinua sortu dute. Musika afrokolonbiar eta afrolatinoen ikuspegi berezia islatzen du talde honen musikak.

 

Leonel Merchán, Phonoclóricako liderra, multinstrumentista, musika-ekoizlea, pedagogoa, hedabideetarako musika-sortzailea eta kultura-kudeatzailea da.

 

17 urteko ibilbidearekin, Phonoclórica taldeak sari ugari jaso ditu, hainbat herrialde eta jaialditan aritu da, Oscar Jiménez eta Lalo Cortes bezalako artistekin kolaborazioak egin ditu, eta bi disko grabatu ditu: El grito (2013) eta Con la Gente (2022).

Chillida Leku
Jauregi Bailara, 66, 
20120 Hernani, Gipuzkoa

 

60 Jazzaldia
Bascolombiaren kontzertua


Uztailak 19, larunbata

19:30


Chillida Leku
Kontzertua aire zabalean