Chillida arquitecto: Casas y más - Visita dinamizada para familias
Chillida arkitektoa: etxeak eta besteak
Bisita dinamizatua familientzat
- Ekitaldiak
Chillida eskultorea zen eta, hala ere, bere obrak zerikusi handia dauka arkitekturarekin. Denboraren hasieratik gizakiek bizigarriak izan daitezkeen espazioak eraiki dituzte, ospakizunetarako, lan egiteko edo ikasteko lekuak. Horiek guztiak erabilgarritasun zehatz batekin. Baina artistek ere espazioen diseinuan dute interesa. Chillidari eraikuntzengan pentsatzea gustatzen zitzaion. Arteak eraikitze-dosi bat izan behar zuen berarentzat, eta, horregatik, bere eskultura asko oso arkitektonikoak ziren. Bisita dinamizatuan zehar, jolasaren eta marrazkiaren bidez, Chillidak arkitekturarekiko eta espazioak sortzeko zuen zaletasuna ezagutuko dugu hainbat pertsona ospetsuri eskainitako obrak ezagutzen ditugun bitartean, hala nola, besteak beste Hokusai margolari japoniarraren eta Johann Sebastian Bach konpositorearen omenez eginiko etxeak.
Argazkia: Eduardo Chillidaren 100 urte Telefonica bildumarekin erakusketa. © Maushaus
Chillida Leku
Jauregi Bailara, 66
20120 Hernani, Gipuzkoa
Abenduak 26, osteguna (gaztelaniaz)
Urtarrilak 2, osteguna (euskaraz)
11:00 (90 minutu)
7€