Claire Martin Quartet - Txikijazz - 60 Jazzaldia
- Ekitaldiak
CLAIRE MARTIN QUARTET
Claire Martin (ahotsa), Nikki Iles (pianoa), Mark Hodgson (kontrabaxua), Stephen Keogh (bateria)
Europako eszenan Jazz abeslari interesgarrienetakoa da Claire Martin. Nazioarteko kritikak goraipatua, bere talentua bost kontinenteetako agertokietan erakusteko aukera izan du.
BBCn aurkezle gisa egin duen ibilbide profesionalarekin batera, Claire Martinek era askotako proiektuetan parte hartu du, eta ahotsa eman die, besteak beste, RTE Orchestra, The Royal Northern Sinphony, The BBC Big Band eta BBC Concert Orchestrari.
Artista honen handitasunaren erakusgarri dira estudioan eta agertokian egin dituen kolaborazioak Kenny Barron pianista ospetsuarekin, eta Bill Charlap edo Django Bates bezalako beste Jazz musikari gailen batzuekin. Gainera, Jazz britainiarrean abeslari onentzat du The Timesek.
Claire Martinen estiloak Jazz klasikotik edaten du, baina konplexurik gabe sartzen da ñabardura modernoetan. Erreferentziazko ahotsetako bat da kontinente zaharreko Jazzean eta, zalantzarik gabe, dama handia da Jazz britainiarrean.
Chillida Leku
Jauregi Bailara, 66,
20120 Hernani, Gipuzkoa
60 Jazzaldia
Claire Martin-en kontzertua
Uztailak 25, ostirala
12:30
Chillida Leku
Kontzertua aire zabalean
Prezioak:
Helduak: 14 € (helduentzako sarrera bakoitzeko 4 doako sarrera gehienez 0 eta 12 urte bitarteko haurrentzat. Doako Sarrerak kontzertuaren egunean bertan Chillida Lekuko leihatilan jaso daitezke.
13 eta 17 urte bitartekoak: 7 €
0 eta 12 urte bitarteko haurrak: doakoa. Helduentzako sarrera bakoitzeko 4 doako sarrera gehienez 0 eta 12 urte bitarteko haurrentzat. Doako Sarrerak Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan jaso daitezke aurrerapenez eta kontzertuaren egunean bertan Chillida Lekuko leihatilan.