Frances Morrisen hitzaldia Phyllida Barlowri buruz
Frances Morrisen hitzaldia Phyllida Barlowri buruz
Urriak 5, osteguna
18:00
- Ekitaldiak
Tate Moderneko zuzendari izandako Frances Morris arte historialari britaniarrak (Londres, 1958) Phyllida Barlowri buruzko hitzaldia eskainiko du erakusketaren harira. Phyllida Barlow ezaguna zen espazioari desafioa egiteko eta “antimonumental” izaerako instalazio eskultorikoen bitartez espazioa eraldatzeko zuen gaitasunagatik. Hizkuntza eskultorikoaren mugak aztertzen eman zuen bere bizitza. Barlowrentzat lan-prozesua bi elementuk markatzen zuten: bata, egiteko prozesua – eraikuntza eta suntsiketarekin, kalte eta konponketarekin zerikusia zuen eta maila sakonagora gidatzen zuen – eta bestea, mundua, bizitzaren hauskortasuna eta ezerezkeria behatzea. Prozesuarekin eta egitearekin kezkatuta zegoen artista, eta bere ibilbidea eskulturaren esentziari eta bilakaerari buruzko etengabeko galdera izan da.
Chillida Leku
Jauregi Bailara, 66
20120 Hernani, Gipuzkoa
Hizlaria: Frances Morris
Urriak 5, osteguna
18:00etan
Dohain edukiera bete arte
Ingelesezko hitzaldia, aldi bereko gaztelaniazko itzulpenarekin