Maeght Unibertsoa hitzaldia
Maeght Unibertsoa hitzaldia
Isabelle Maeght-ekin (Maeght Galeriako zuzendaria)
- Ekitaldiak
Isabelle Maeght haurtzarotik elikatu da arteaz. Maeght galeria eta Saint-Paul-de-Venceko fundazioaren bultzatzaileak izan ziren Marguerite eta Aimé Maeght senar-emazteen biloba da, eta familiak abiatutako lanarekin jarraitzen du galeria zuzentzen eta artxiboak zein bildumak kudeatzen. Txikitatik ohituta dago arteaz eta poesiaz inguratuta egotera eta Maeght galeria bezalako familia handia osatzen zuten artistekin harremanetan egotera. Aimé Maeght nolabait jenio ameslari bat izan zen. Ez zen arte-merkatari soila, izan ere, galerista izan aurretik grabatzailea izan zen, bai eta editore, dokumentalen produktore edota bildumagile ausarta ere, eta benetako pasioz arte garaikidea eta abangoardiakoa lehen lerroan jarri zuen. Bere bilduma XX. mendeko artista handienen obra bikainez osaturik dago: Miró, Giacometti, Calder, Braque edota Chagallen eskulturak dira Maeghten konstelazioaren parte, artearekiko maitasunaren adibide paregabea.
Chillida Leku
Jauregi Bailara, 66,
20120 Hernani, Gipuzkoa
Maeght Unibertsoa hitzaldia
Hizlaria: Isabelle Maeght (Maeght Galeriako zuzendaria)
Martxoak 11, astelehena
17:00: Maeght Unibertsoko erakusketa bisitatzeko aukera, museoko hezkuntza taldearekin batera
18:00: hitzaldiaren hasiera
Doako sarrera