Miró eta Chillida ezagutzen Maushausekin , Haurrentzako Udalekua (6 - 11 urte)
Haurrentzako udalekua (6 - 11 urte)
Arte eta arkitektura tailerra
Tailerra irakasten duen entitatea: Maushaus
- Udako programa 2022
Chillida Lekun uda bizi eta Miró eta Chillidaren lanak ezagutu nahi dituzu? Ba al zenekien bi artista handi hauek oso lagunak izan zirela? Orain da XX. mendeko artearen historia markatu duten bi artisten lana bertatik bertara ezagutzeko unea. Udako tailerrean, museoan ikusgai dauden artelanak ezagutuko ditugu, baina, horrez gain, hainbat teknika artistiko esploratzeko eta geure lanak sortzeko aukera izango dugu. Marrazkia, collagea, grabitazioak, eskultura, zementuzko modelaketa edo tapiza dira esperimentatu ahal izango ditugun tekniketako batzuk. Maushauseko -arte eta arkitektura tailerra- taldea arduratuko da saio horiek dinamizatzeaz. Saio horietan, gure irudimenarekin jolastu ahal izango dugu, naturan bertan artez inguratuta.
Maushaus artearen eta arkitekturaren inguruko ideien laborategia da. Bertan, eduki pedagogikoak diseinatzen dira, baita jolas-ikaskuntzara bideratutako objektuak eta lekuak ere. Maushausek joko, ekintza eta performanceen bidez kontzeptuak transmititzeko metodoak bilatzen ditu, guztiok barruan dugun jolas-gaitasuna sustatuz.
Maushaus heziketa artistiko-teknikoko proiektu bat da, oso gazteei zuzendua. Tailerren bidez, harreman afektiboak ezartzen dira arkitekturarekin, eta hiriaren hizkuntza deskubritzen da, haren osagaiak aztertuz. Maushausek haurtzaroko espazio-jakin-mina piztu eta suspertu nahi du, horrela gure bizitzaren eszenatokia den hiri-ingurunea hauteman eta errespetatu ahal izateko.
Haurrentzako udalekua (6 - 11 urte)
Arte eta arkitektura tailerra
Adina: 6 - 11 urte
Uztailaren 18tik astelehena, uztailaren 22era, ostirala
Goizeko 10:00etatik 13:00era
Elebiduna
85€ (%20 deskontua urteko abonatuentzat eta %10 Donostia Kultura)
Programa deskargatu hemen
Behin ordainketa egina formularioa bete ezazu mesedez: hemen