Phyllida Barlow ezagutzen

Phyllida Barlow ezagutzen

Artea familian

  • Ekitaldiak

Etorri gure artista gonbidatua ezagutzera bere obran inspiratutako tailerraren bidez. Phyllida Barlow eskultoreak material sinple eta praktikoak erabiltzen zituen bere eskulturak egiteko. Eguneroko objektuak erabiltzen zituen, hala nola, egurra eta alfonbrak, bai eta brikolajeko materialak ere –aparra, hormigoia eta poliestirenoa–. Bere eskulturak desmuntatu egiten zituen maiz eta piezak beste eskultura batzuk eraikitzeko berrerabiltzen zituen. Inguruneak kezkatzen zuen eta bereziki sentibera zen gaur egungo bizitza-erritmoekiko, berehalakotasunak eta erabili bezain laster botatzeko praktikak markatua. Tailerrean zehar, bere obran inspiratuko gara geure eskultura egiteko birziklatutako materialetatik abiatuta.
Etxetik zuen materialak ekartzera gonbidatzen zaituztegu (zereal- edo oinetako-kutxak, kartoizko biribilkia, etab.) zeuen eskultura sortzeko.

Chillida Leku
Jauregi Bailara, 66
20120 Hernani, Gipuzkoa

 

 

Ekainak 17, larunbata
11:00 etan
6€