Mindfulness 8 asteko ikastaroa "Jadanik ez eta oraindik ez artean"

 

 

 

  • Ekitaldiak

Ikastaro honek 8 asteko iraupena du, eta mindfulness praktikara hurbiltzeko proposamena da, bai esperientziarik gabeko parte-hartzaileentzat, bai aspalditik praktikatzen duten pertsonentzat. Zortzi saioak mindfulness edo erabateko arretaren diziplina ezagutzera eta autoezagutzaren bidean sakontzera bideratuta daude.


Chillidak berak naturarekin, espazioarekin eta denborarekin zuen harremana atmosferatzat hartuta, saio bakoitza izateari eta egoteari irekitzeko aukera gisa planteatzen da, eta tarte batez egiteari uzten zaio. Museoak eskaintzen duen ingurune zoragarria aprobetxatuz, proposamenak meditazio-praktikak, yogan oinarritutako mugimendu-praktikak (barrualdean zein kanpoaldean) eta ibilizko meditazio-praktikak konbinatzen ditu. Gainera, taldearen ikaskuntza eta kohesioa indartzeko, dinamika eta jarduera parte-hartzaileak proposatzen dira ikastaroaren une desberdinetan, adimenaren, gorputzaren eta bihotzaren mekanismoak aztertzeko eta haietan sakontzeko.

Chillida Leku
Jauregi Bailara, 66
20120 Hernani, Gipuzkoa

 

Mindfulness
8 asteko ikastaroa


Mamen Regalado emana

Gaztelania

Astearteetan 18:00etatik 19:30etara (1,5 orduko 8 saio)

Apirila: 22 eta 29
Maiatza: 6, 13, 20 eta 27
Ekaina: 3 eta 10

Prezioa: 120