Dantza, Lökke Konpainia
Dantza, Lökke Konpainia
- Ekitaldiak
Doppel-C3POn ia grabitaterik gabeko bi gorputzek eguneroko denbora eta arroztutako denbora alderatuko dituzte perspektiba jolas batean. Doppel-Leo koreografia-kapsula bat da, non bi gorputz kamuflatu eta batu egiten diren
eskultorikotik ekintzarako joan etorrian. Bi piezak koreografia-kapsula sail baten parte dira Doppelgägner proiektuaren barruan . Doppelgägner hitz alemaniarrak pertsona baten ordezkoa edo bikoitza esan nahi du literalki. “Doppel”-ek bikoitza esan nahi du eta “gägner”- ek, ibiltaria. Erreferentzia egiten dio, beraz, munduan dagoen eta gure berdin-berdina den ibiltari bikoitz hari. Denok dugu “bixki dibertigarri bihurriagoa”. Bikoitz extranormalak, doppelgägnerrak, geure proiekzio espiritualak dira batik bat. Afinitate bidezko parekatzea mugimendu berdin batek ehunduta.
Ideia eta zuzendaritza: Olatz de Andres
Koreografia: Olatz de Andres interpretatzaileen lankidetzarekin
Interpretazioa: Pilar Andres eta Natalia G. Muro
Kanpoko begirada: Robert Jackson
Jantziak: Olatz de Andres
Ekoizpena: Vanessa Fuentes
Chillida Leku
Jauregi Bailara, 66
20120 Hernani, Gipuzkoa
Dantza, Lökke Konpainia
Urriak 21, larunbata
18:00etan:
- Doppel-C3PO
- Doppel-Leo
20 minutuko 2 pieza, haien arteko atsedenaldiarekin
Iraupena guztira: 1h15
Museoaren sarrerarekin (edukiera bete arte)