Eduardo Chillida. UNED online ikastaroa

Eduardo Chillida.
Materia eta espazioa. Bere lana eta pentsamendua

  • Ekitaldiak

Ikastaro honetan Eduardo Chillidaren figura eta lana ezagutuko ditugu. Euskal artista unibertsala izan zen Chillida, XX. mendeko eskultore handienetako bat. Chillidak aztarna ezabaezina utzi du arte historian, bai bere lurraldean bai nazioarteko mailan. 

Bere obra, Euskal Herrian amestu eta gauzatuta, munduan zehar zabalduta dago gaur egun. Material ezberdinak landu arren, batez ere burdinari lotu zaio, burdina izan baitzen gehien erabili zuen materiala eta abstrakzio bidera eraman zuena. Espazioa da bere obraren gai nagusia, betiere materiarekin orekan. Etengabe ibili da espazioari galdezka, hutsuneari forma ematen. Gainera, Chillidak bere lanaren bitartez leku batean kokatzen gaitu, topaleku batean; eta espazio irekia den horrek orainarekin konektatzen gaitu. Ikastaro hau bidaia izango da, Chillidaren obra eta pentsamendua hobeto ezagutzeko. Chillidaren ibilbide biografiko eta profesionalean murgilduta, bere sorkuntza hobeto ulertarazteko asmoa pentsatuta dago.

 

Informazioa:

Iraupena: 15 ordu (12 ordu online eta 3 ordu gela birtualetik kanpo).

Datak: Osteguna.

2024ko azaroaren 14, 21, 28a

2024ko abenduaren 5a, 12a, 19a

Ordutegia: 17:00-19: 00.

 

%100 online
Ikastaro hau doakoa da

Matrikula irekia

Chillida Leku
Jauregui Bailara 66
20120 Hernani

 

 

Nausica Sánchez-en eskutik
Hezkuntza eta ikerkuntza arduraduna Chillida Leku musoean