Familientzako tailerra - Konstelazioen espazioa

Grabitateari buruzko familientzako tailerra
Virginia García Pena-rekin (Fisikaria)

  • Ekitaldiak

Konstelazioez ari garenean, izarren elkarketaz osatutako irudizko irudiak datozkigu burura, baina konstelazioak askoz gehiago dira. Horietan barneratzen bagara, Lurretik imajinatu genituen irudiak erabat hausten direla ikusiko dugu, irudi lau bat ikustetik lau dimentsioko espazio batera pasatuz. Bai, lau dimentsio, hiru dimentsio espazialak eta laugarren bat, denbora. Tailer honetan Lurretik Unibertsora bidaiatuko dugu espazio-denboran murgilduz eta gorputz ezberdinen grabitatearen arabera lau dimentsioko ehun honek nola elkarreragiten duen ulertuko dugu.

 

Bio _ Virginia García Pena

Aranzadiko Astronomia Saileko bazkide aktiboa da, eta bertan zeruaren behaketarekin lotutako dibulgazio- eta hezkuntza-proiektuak garatzen ditu. Zortzi urtez aritu da Donostiako Zientziaren Museoan planetarista gisa, eta bertan kultura zientifikoa sustatzeko jarduerak koordinatzen zituen.

Chillida Leku
Jauregi Bailara, 66
20120 Hernani, Gipuzkoa

Emailea: Virginia García Pena (Fisikaria)
Aranzadiko Astronomia Alorreko zuzendaria


Otsailaren 4a, larunbata
11:00
6€