"Haizearen soinua" familientzako tailerra Haizearen Orrazian

Haizearen soinua


Familientzako tailerra
Haizearen Orrazian (Donostia)

  • Ekitaldiak

Maushaus arkitekto taldeak lantegi bat eskainiko du Haizearen orrazian Eduardo Chillidaren obra enblematikoan inspiratuta. Haizearen orrazia altzairuzko 3 eskultura kolosalek osatutako eskultura-multzo monumentala da. Eskulturek elkarri eragiten diote eta topalekua sortzen dute naturarekin eta elementuekin, baina ekintzarako espazioa ere mugatzen dute. Hiriaren hasiera eta bukaera, Haizearen orraziak ortzi-muga ikusteko espazioa mugatzen du eta ezezagunari aurre egitearazten gaitu.

Haizearen orrazian zentzumen-pertzepzioak protagonismoa hartzen du ikusmenaren ohiko monopolioa alde batera utziz ikumena, usaimena eta entzimenaren mesedetan, horiek ezinbestekoak bilakatzen baitira hirukote artistikoa ulertzeko.

Zentzumenekin lotuta, nabarmendu beharra dago itsas-organo baten sorrera. Bertako lursailean lehen urak biltzen zituen hodiak zeuden eta horietaz baliatu egin ziren.Alderantzizko zentzuan hartzen zaio esku itsas-organoari: galtzadako harriek 7 zulaketa ditu 7 hodiren bitartez olatuen zurrumurrua eta haizearen indarra plazan sartzeko. Horietatik itsasoaren oldarraren presiopeko ura agertzen da.

“Haizearen soinua” lantegian haizearen eta olatuen efektua ezagutarazten eta anplifikatzen saiatuko gara, itsas-organo bitxi horretik datozen soinu-gailuak erabiliz.

Marearen igoerak inposatzen duen denbora zehaztasunaz jabetuta eta jakinda tailerra agian ez dela bat etorriko itsasgorarekin, alternatiba bezala familiartean naturaren botereak aktibatutako gailu batzuk sortzea proposatzen dugu plazatik pasatzen ari diren personentzako gozamenerako.

Peine del viento XV
Eduardo Chillida Pasealekua
20008 Donostia-San Sebastián

 

Haizearen soinua


Familientzako tailerra
Haizearen Orrazian (Donostia)

 

Apirilak 28, igandea

 

16:00 - 18:00

Doako sarrera

 

Zure parte-hartzea baieztatzeko, bidali email bat education@museochillidaleku.com helbidera.