Eduardo Chillida eskola III. Oihartzunak eta intersekzioak

Museotik kanpo
Eduardo Chillida eskola III. Oihartzunak eta intersekzioak

Euskal Herriko Unibertsitateko udako ikastaroak

  • Udako programa 2023

Artetik, filosofiatik, arkitekturatik edo musikatik abiatuta, Eduardo Chillidaren obraren beste begirada batzuek ortzi-mugak zabaltzea eta bere ondarea orain ere bizirik dagoela eta beste diziplina batzuekin elkarrizketan dagoela egiaztatzeko aukera emango digute

 

Eduardo Chillida eskolaren hirugarren edizioak XX. mendeko artearen historiako erreferentzia handienetarikoan jarriko du berriz arreta. Chillida aparteko artista izan zen, paregabea eta ezin hobea. Berezko estiloa zuen bere obrak eta forma hizkuntza berezia ere bai. Baina, batik bat, Eduardo Chillidak etengabe ezagutza bilatzen duen artista irudikatzen du eta ezagututakoaren mugen haratago joateko nahia. "Oihartzunak eta intersekzioak" izenburupean, aurtengo edizioak artista bere testuinguru historiko eta artistikoan aurkezten du, baina bere obrak ez bakarrik artean, baizik eta arkitekturan ere izan dituen ondorioak ulertarazten saiatuko da.

 

"Oihartzunek" Oyarak obrara eramaten gaituzte zuzenean, 1954an Manuel Illaramendiren Hernaniko sutegian jaiotako burdinezko eskultura -baserriko beheko solairuan dago-. Oihartzunek errepikapenaren ideia iradokitzen dute zuzenean, eta Eduardo Chillidaren lan egiteko moduarekin estu erlazionatzen dira. Sailkalketak Chillidaren lana nabarmen markatzen du. Sail bateko obra guztiak ideia beretik abiatzen ziren, eskulturetan formalki irudikatzen zuen kontzeptua, eta nahi eta bedinak ez izan eskulturek antzeko irtenbide estetikoak zituzten. Chillidak elementu analogoak erabiltzen zituen espazioari, denborari edo mugari buruzko galdera berari erantzuteko. Bestalde, "oihartzunek" eskultorearen obren soinu-gaitasunera gidatzen gaituzte. Bere eskulturek, lehen urteetakoak bereziki, harreman zuzena dute musikarekin, eta nolabait espazioan higitu egiten duren "soinuak" hezurmamitzen dituzte. Baina "oihartzunen" ideiak Eduardo Chillidak beste artista eta pentsalariengan duen eraginean pentsatzeko gonbidapena da. Horregatik, aurtengo edizioan artistaren arrastoari buruz hausnartuko dugu, besteak beste arkitekturan. Intersekzioek gurutzaketaren, topaketa lekuaren eta elkarrizketaren ideietara eramaten gaituzte. Chillidaren obrarekin zuzenean lotzen diren ideiak dira horiek, bertan aldi oro agertzen dira eta beste diziplina batzuei buruzko erreferentziak, musika, poesia eta filosofia, esaterako.

 

Hirugarren edizioan aparteko hizlariak izango ditugu gurekin: Maria Bolaños arte historialari eta Valladolideko Eskultura Museo Nazionaleko zuzendari ohia, Ana Maria Rabe eta Ricardo Pinilla filosofoak, Renato Bocchi arkitektura katedratikoa, Kosme Barañano arte katedratiko eta erakusketa komisarioa eta Jose Maria Sanchez-Verdu konpositore eta konposizio katedratikoa.

Palacio Miramar
Miraconcha Pasealekua, 48
20007 Donostia, Gipuzkoa

 

 

Museotik kanpo

Eduardo Chillida eskola III. Oihartzunak eta intersekzioak

Euskal Herriko Unibertsitateko udako ikastaroak

Miramar Jauregian

2023ko irailaren 6, asteazkena, eta 7, osteguna

Izen emateak unibertsitateko webgunean