Etxea - Familientzako arte eta arkitektura tailerra

Etxea
Familientzako arte eta arkitektura tailerra

 

  • Ekitaldiak

Eduardo Chillidak omenaldiak egin dizkie kulturako hainbat pertsona ospetsuri. Eta bere omenaldi ugarien artean, mirespen handia zien pertsona apartei eskainitako etxeak eraiki zituen. Erakusketan Juan Sebastian Bach konpositore alemaniarrarentzako etxe bat eta Katsutsika Hokusai margolari japoniarrari eskainitako beste bat nabarmentzen dira. Etxe horiek guztiek barneko espazio ikusgarri eta ibilgarria dute, kanpoko espazioekin lotuta dagoena. Arkitektura irekiak eta bizigarriak dira espirituarentzat. Tailer honetan zehar eraikuntza berezi hauek ikusiko ditugu eta, aldi berean, gure etxeak eraikitzeko formekin, espazioarekin eta materiarekin esperimentatuko dugu.

Anabel Varona eta Carlos Arrutik Maushaus osatzen dute, arte eta  arkitektura laborategi bat dena, kontzeptuak transmititzeko metodoak bilatzen dituena, guztiok barruan dugun joko-gaitasuna sustatuz.   

Chillida Leku
Jauregi Bailara, 66,
20120 Hernani, Gipuzkoa

 

 

Ekainare 1a, larunbata

11:00

7€