Sorkuntza tailerra - Amimona

Sorkuntza tailerra
Amimona

 

  • Ekitaldiak

Ane Zelaia artista eta performerrak emango du tailer hau, Tabakaleraren eta Chillida Lekuren arteko elkarlanaren ondoriozko arte eta paisaiaren egoitza artistikoa egin ondoren. Zehazki, jarduera Amimona sortze proiektuarekin lotuta dago, Zabalagako baserriaren memoriari gorazarre eginez. Artistak lekuaren iragana gogoratu nahi du, bere alde gizatiarra, bere gatazka, irrika eta itxaropenekin bertan bizi izan ziren pertsonak. Chillida Leku artistarentzat testuinguru intimoa da, eta bertan 1930era arte markes baten errentapean bizi izan ziren bere amonaren, haren senideen eta beste hiru familiaren bizitzako memoriak gogorarazi nahi izan ditu. Ane Zelaiak lekuaren oroimenarekin eta memoria gorputzean nola somatizatzen den landu du.

 

Ane Zelaia (Donostia, 1996) artista eta performerra da, UGRko Arte Ederretan graduatua. UPV/EHUn pinturan espezializatu zen eta MUTIS espazioan aldiz gorputzean. Bere praktikaren bidez euskarri eszenikoaren plastika ikertzen du.

Chillida Leku
Jauregi Bailara, 66,
20120 Hernani, Gipuzkoa

 

 

Ekainak 6, osteguna

18:00


Jarri gurekin harremanetan zure erreserba kudeatzeko.

education@museochillidaleku.com