Grabitatu! Grabitateari buruzko sormen familientzako tailerra
Grabitateari buruzko sormen familientzako tailerra
- Ekitaldiak
Eduardo Chillida bezalako artisten pentsamendu inkonformistari eta bere lan nekaezinari esker, beste ikuspuntu batzuetatik hurbildu gaitezke existentziara. Kosmosari begiratu eta masaren legeei desafio egiten dien mundu harrigarria ikus dezakegu. Donostiar eskultorearen lan batzuei esker, hormigoizko pieza erraldoiekin amets egin daiteke, grabitazio-indar horien eragina gogorarazten baitute eta aurpegi berriak erakusten baitizkigute, lehen ezkutuan lurrerako ainguraketetan. Maushaus taldeak abentura honetan murgilduko gaitu, grabitateak nola funtzionatzen duen eta denborarekin eta espazioarekin zer lotura duen ulertzeko. Chillidak grabitatearen aurka borrokatzeko pisua nola erabiltzen zuen eta hormigoizko masa handiak nola hegan egiten zituen ikusiko dugu.
Chillida Leku
Jauregi Bailara, 66
20120 Hernani, Gipuzkoa
Maushaus taldearen eskutik.
Euskera eta gaztelaniaz eskeinitako mintegia
Abenduak 10, larunbata
11:00