Grabitazio tailerra familian
FAMILIENTZAKO TAILERRA
2022 api. 9, lr.
- Familiak
Eduardo Chillidaren Grabitazioak ezagutzen al dituzu? Deskubritu nahi al duzu artistak berak bere lanak grabitatzeko asmatu zuen teknika? Chillidarentzat nahiko aurkikuntza izan zen. Egun batean bere estudioan lanean konturatu zen “collageak” egin zezakeela baina kolarik gabe, kola zegoen lekuan jarri eta paperak airean flotatzen utzi. Carmiña Dovale arkitekto, irakasle eta Eduardo Chillidaren lanetan adituak Eduardo Chillidarentzat bere "ganbera-musika" bezalakoa zen teknika hau ezagutuko digu. Grabitazioak berak bakarrik egin zituen konposizioak dira. Bere eskultura monumentalen aurka, bere grabitazioetan ez zuen kanpoko laguntzarik behar. Tailer honetan paperekin jolastu, moztu, josi, eseki eta geure grabitazioak sortu ahal izango ditugu. Teknika berezi honek ematen dizkigun aukera anitz aztertuko ditugu.