"Ibaia ez da toki bat" Dokumentalaren aurkezpena

Dokumentalaren aurkezpena
Egileak: Nagore Legarreta eta Beñat Iturrioz

 

  • Ekitaldiak

Nagore Legarreta argazkilariak urtebete pasa du Urumea ibaiari argazkiak egiten, eskuz eraikitako kamera estenopeikoekin. Testigantza ezberdinak entzunez, ibaiaren inguruko bizipen, ikuspegi eta emozio ezberdinak jasotzen ditu dokumentalak, Urumea bailarako biztanleek ibaiarekin duten erlazioa urazaleratuz. Nola ikusten dugu ibaia eta nola ikusten gaitu hark gu? Dokumentala Beñat Iturriozek (Bira produkzioak) zuzendu eta gorpuztu du, esperientzia honi estruktura narratibo bat emanez. Dokumentala Hernaniko Udalaren Sormen Bekaren laguntzaz osatu zen 2021 urtean. Proiekzioaren ondoren Beñat eta Nagorek dokumentala osatzeko esperientzia partekatuko dute bertaratzen direnekin. Dokumentalaren izenburuak Iñaki Segurolari hartutako esaldi batean du jatorria.

Chillida Leku
Jauregi Bailara, 66
20120 Hernani, Gipuzkoa

Azaroak 17, osteguna
18:00


Pilar Aretoan
Doan (Gonbidapenak gure webgunean)
Euskaraz (Azpitituluak gazteleraz)