Iñaki Salvador & Marco Mezquida - 60 Jazzaldia
- Ekitaldiak
Iñaki Salvador / Marco Mezquida: Dichosos tributos
Iñaki Salvador (pianoa), Marco Mezquida (pianoa)
“Dichosos tributos” kontzertua bi pianista bikainen arteko konexioaren ospakizuna da: Iñaki Salvador donostiarra eta Marco Mezquida menorcarra. Biak lehen aldiz elkartzen dira musika-elkarrizketa honetan, Jazzaren historiako konpositore eta pianista handiei omenaldia egiteko. Hala, genero horren bilakaeran mugarri izan diren pieza enblematikoak berrinterpretatuko dituzte, ragtimetik hasi eta gaur egunera arte.
Iñaki eta Marco eraikitzen, deseraikitzen eta jolasten arituko dira Duke Ellington, Thelonious Monk, Bill Evans, Herbie Hancock edo Keith Jarretten abestiekin, baita beren sorkuntzekin ere, entzute eta askatasun gune bat eskaintzeko. Jazzaren konpositore handiei egindako maitasun adierazpen berezia izango da hau, tradizioaren eta modernotasunaren bilduma, konposizioaren eta inprobisazioaren arteko elkarrizketa.
Iñaki Salvador funtsezko figura da Euskal Herriko musikaren azken hamarkadetan, eta, zalantzarik gabe, gure Jazzaren nazioarteko ordezkari handienetakoa. Pianista, konpositore, moldatzaile eta irakasle honek piano, harmonia eta konposizioko ikasketak egin zituen José Antonio Medina eta Jesús González Alonso pianisten edo Francisco Escudero konpositorearen zuzendaritzapean. Prestakuntza autodidakta izan du musika modernoan eta Jazzean.
Bere ibilbide luze eta oparoan disko ugari argitaratu ditu, bere taldeak lideratu ditu, arrastoa utzi duten proiektuak sortu ditu, zinema, telebista, antzerki eta dantzarako soinu-bandak osatu ditu, eta musikari askorekin kolaboratu du, besteak beste: Mikel Laboa, Perico Sambeat, Allan Skidmore, Pedro Iturralde, Jean Toussaint, Jorge Pardo, Javier Colina, Noa, Jesse Davis, David Xirgu, David Gómez, Mario Rossy, Jorge Rossy, Charles Tolliver, Raynald Colom, Mikel Andueza, Gonzalo Tejada, Joaquín Chacón, Alvin Queen...
Hamazazpigarren edizioan parte hartu zuen lehenengoz Donostiako Jazzaldian, 1982an, eta hari esker bakarlari onenaren saria irabazi zuen Euskal Taldeen Lehiaketan. Harrezkero, Iñaki Salvador −2020an Donostiako Jazzaldia Saria jasotakoa− gure Jaialdian parte-hartze gehien izan duen musikaria da.
Marco Mezquida penintsulako musika-eszenan gehien aritutako musikarietako bat da, oraindik 40 urteak bete ez dituen arren. Munduko edozein agertoki konkistatzera bideratutako artista da, eklektikoa eta kamaleonikoa, konpositore, pianista, inprobisatzaile eta zuzendari bikaina.
29 disko grabatu ditu bere proiektuen lider gisa, eta 68 proiektutan parte hartu du musikari onenekin batera. Mundu osoko Jazz jaialdi nagusi askotan aritu da: Tokyo Jazz, Londres, Bartzelona, Buenos Aires, Hong Kong Arts Fest, Donostiako Jazzaldia, Rotterdameko North Sea, Madril, Sao Paolo, Stuttgart Jazz Open, Gasteiz, Kopenhage, Oslo World, Belgrado, Gantes... Baita planetako auditorium ospetsuenetako batzuetan ere: Parisko Theatre Olympia, Peraladako Castell, Köln Philharmonie, Parco de la Musica di Roma, Hanburgoko Elb Philarmonie, Bartzelonako Palau de la Música Catalana, Beijingeko Arts and Performance Hall, Madrilgo Auditorio Nazionala, Tokioko eta New Yorkeko Blue Note, Vienako Konzerthaus, Bönneko Beethoven-Haus, Vilabertrango Shubertiada, Sarajevoko National Theatre, Aljeriako Opera, Amsterdamgo Bimhuis, Zuricheko Moods, Kopenhageko Montmartre, Londresko Pizza Express, Shangaiko RZ Club, San Frantziskoko SF Jazz, Municheko Unterfarht, Parisko Duc des Lombards, Teatre Grec, El Molino, Jamboree…
Besteak beste, Lee Konitz, Dave Liebman, Michel Camilo, Dhafer Youssef, Bill McHenry, Elliot Zigmund, Billy Hart, Bill Dobbins, Perico Sambeat, Giulia Valle, Albert Cirera, Julián Sánchez, Pablo Selnik, Marcel.lí Bayer... Hainbat artistarekin sortu ditu taldeak eta proiektuak: Chicuelo, Sílvia Pérez Cruz, Sol Pico, Salvador Sobral, Celeste Alías, Andrea Motis, Michel Camilo, Moisés P. Sánchez, Lina_, Els amics de les arts, Eliseo Parra, Noa, Alfonso de Vilallonga, Carme Canela...
Gainera, nabarmentzekoak dira piano soloan egin dituen kontzertu arrakastatsuak, non indartu egiten duen bere fazeta inprobisatzaile eta konpositore gisa. Hainbat produkziotarako musika ere konposatu eta grabatu du. Hogei bat sari ditu bilduak bere ibilbide musikal bikainean: Premi Núvol, Bartzelona Hiria Saria, Kataluniako Akademiaren 3 Alicia Sari, urteko Jazz Disko Onenaren 6 Enderrock saria, epaimahaiaren eta publikoaren saria Municheko BMW Welt Jazz Awarden, AMJMk 4 aldiz Urteko Musikaria izendatua, Premi Altaveu...
Chillida Leku
Jauregi Bailara, 66,
20120 Hernani, Gipuzkoa
60 Jazzaldia
Iñaki Salvador eta Marco Mezquidaren kontzertua
Uztailak 20, igandea
19:30
Chillida Leku
Kontzertua aire zabalean