Ate irekiak museoan (doan)

Ate irekiak museoan

Urtarrilak 13 eta 14
Doan
 

  • Ekitaldiak

Urtarrilaren 10ean 100 urte beteko dira Eduardo Chillida artista jaio zenetik eta Chillida Leku museoak oso modu berezian ospatu nahi du. Hala, urtarrilaren 13an eta 14an, ate irekien asteburua antolatu du nahi dutenek eskulturaren pentsamendua, obra eta testuingurua sakonago ezagutzera gerturatzeko aukera izan dezaten.


Programazioa:

Ate irekien bi egunetan, museoa dohainik bisitatu ahal izango duzu.

Publiko guztientzat zuzendutako doako ekintzak egingo dira eta horietako batzuk hauek: museora bisita gidatuak, familian egingo den arte-tailerra Maushausekin eta Maetgh Unibertsoa aldi baterako erakusketako bisitaldi solasaldidunak. Horietan parte hartu ahal izateko, beharrezkoa da gonbidapenak erreserbatzea.
 

Bisita gidatuak:

Bisita gidatuak eskainiko ditugu. Lau txanda egongo dira: gaztelaniaz, 10:30ean eta 12:30ean, eta euskeraz, 11:30ean eta 13:30ean. Gutxi gorabehera, 60 minutuko iraupena izango du bisita bakoitzak.

20 lagunentzako bisita gidatuak


Bisita solasaldidunak

Egunero egiten diren eta 30 minutu inguruko iraupena duten bisita solasaldidunak.
Chillidaren obra hobeto ulertu eta historikoki eta artistikoki dagokion testuinguruan kokatu ahal izango du bisitariak. Urtarrilaren 13 eta 14an, 16:00etam, jarduera hori doan egiteko aukera egongo da, webgunean gonbidapenak erreserbatu ostean.

30min
20 lagunentzako bisita

 

Arte-tailerrak

Familiek Chillidaren eta haren lagunen obrara gerturatzeko aukera izango dute Chillidaren lagunak - Chillida eta Calder arte-tailerrari esker larunbatean eta igandean, 11:00etan. Tailerra Maushaus-ek (Anabel eta Carlos Arruti) eskainiko du elebitan. 

20 lagunentzako tailerra.

 

 

Chillida Leku
Jauregi Bailara, 66,
20120 Hernani, Gipuzkoa

 

 

SARRERA AGORTUAK

Sarreran adierazitako orduan iristea gomendatzen dugu, jende askoetorriko delako.


Garraio publikoan etortzea gomendatzen da, museoko aparkalekuan leku gutxi baitago.

Autobus berezia Galarreta aparkalekutik, eta Errekalde euskotren geltokiatik museora
Informazio guztia
hemen

 

Garraio publikoa
Donostiatik:  
BU05 Autobusa
Hiriaren erdialdetik ordu erdiro autobusak. “Chillida Leku” izeneko geltokia museoaren atean dago.
Informazio gehiago eta ordutegiak: Lurraldebus BU05