Korner
Kornerrek itxuraz zerikusirik ez duten bi munduren arteko elkargunea izan nahi du: futbola eta kultura. Jaialdiaren helburua bi arlo horietako pertsonaien arteko topaketak sustatzea da, ikuspuntu berri batekin.
- Ekitaldiak
Otsailaren 15a, 16:00etan
Eduardo Chillidari buruzko solasaldia
Hizlariak:
- Fernando Golvano - estetika eta artearen teoriako irakaslea eta arte kritikoa.
- Eusebio Leranoz - Errealaren atezain ohia eta kultura kudeatzailea.
- Luis Chillida - Eduardo Chillida - Pilar Belzunce fundazioaren presidentea eta eskultorearen semea.
Lekuak mugatuak izango dira eta sarrera, librea, aurretik izena emanda.
Izena emateko: amarakulturetxea@donostia.eus / 943 481919
Kolaboratzaileak: Donostia Kultura, Real Sociedad Fundazioa