Kutxa Kultur Ilunabarrak

Artea, musika eta gastronomia batzen dira esperientzia sentsoriala eskaintzeko. Kutxa Kultur Musika programako talde eta bakarlariek kontzertua eskainiko dute udako larunbatetan museoko lorategietan. 

  • Udako Programa 2020

Kutxa Kultur elkartearen lankidetzari eta Keler-en babesari esker, jendeak giro lasaian eta kanpoan disfrutatu ahal izango du musikaz. Hamaka batzuk jarriko ditu museoak parte-hartzaileen eskura, segurtasun-distantzia eroso eta lasaitasunarekin errespetatu ahal izateko.

Uztaileko eta abuztuko larunbat guztietan (uztailaren 18an izan ezik), Chillida Lekuk ateak
irekiko dizkie 19:00etan bertaratutakoei, kontzertua (20:00etan) baino lehen museoa bisita
dezaten. Abuztuaren 22tik aurrera, ateak 18:30etan irikiko dira eta kontzertuak 19:300eatn izango dira. 

 

Kutxa Kultur Musika Kutxa Fundazioak sustatutako musika arloko egoitza artistikoen
programa da. Gure lurraldean sortzen ari diren talde edo bakarlarien hazkuntza eta garapen
profesionala bultzatzeko sortu zen, eta 2013tik ari da garatzen.


Programa honen bidez, urtero sei musika-talde amateur hautatzen dira, eta haiei laguntzen
zaie profesionalizazio-prozesuan.

Talde eta solista hauek arituko dira ziklo honetan:


- uztailaren 4a: Serrulla
- uztailaren 11a: Ro
- uztailaren 25a: Gartxot
- abuztuaren 8a: Beste Urtaroak
- abuztuaren 15a: Indian Feathers (atzeratuta)
- abuztuaren 22a: Lemy River (atzeratuta)
- abuztuaren 29a: Siete C (atzeratuta)

- irailaren 5a (ateak 17:00etan): Ilun eta abar. Ido (18:00etan) + Garnde Days (19:30etan)  

- irailaren 6a: Siete C (12:00etan) + Blanquita Cararquela (13:30etan)

Chillida Leku

Jauregi Bailara, 66

20120 Hernani, Gipuzkoa

Nola heldu

Info

Irailaren 5a: ateak 17:00etan 

Irailaren 6a: kontzertua 12:00etan

Kontzertua: 15€

Kolaboratzailea

Babeslea