Loreen aztarnak
Larunbata, apirilaren 17a
Larunbata, maiatzaren 29a
10:00etatik 13:00etara
Arduraduna: Itziar Unzurrunzaga
16 urtetik aurrera
25 €, orokorra
- Ekitaldiak
Itziar Unzurrunzaga artistak Loreen aztarna lantegia gidatuko du. Loreen aztarnak arte eta zientzia uztartzen duen jarduera da eta gure inguruan ditugun landare, loreak eta zuhaixkak ezagutzeko aukera ematen digu. Lantegian, gyotaku grabatuak egiteko teknika japoniarra deskubrituko dugu. Hosto, lore eta landareen estanpatuak paperean egingo ditugu pigmentu naturalak erabiliz.
Gyokatu teknika Japonian jaio zen XVIII. mendearen erdian. Tsuruoka eskualdeko artxibo historikoan gordeta dago ezagutzen dugun lehena, 1839koa da, Kinshiko karpa. Gyotakua arrantzale artean ospetsua bilakatu zen merkatuetan erabiltzen baitzuten iragarki gisa, arrainen mota eta tamaina ezagutuz. Itsasoko organismoak grabatu plantxa gisa egiten du, paperean presioak bere irudia transferitzen duelarik. Paper japoniarrak landareen zuntzekin egiten dira, batez ere masustondo senditik datozen zuhaixketatik, kozo, mitsumata eta gampia. Gyo tah'- kou, japoniarrez igurtzi eta arraina esan nahi du. Teknika hau oinarritzat hartuta, landare, alga eta zuhaitz osoekin egingo ditugu grabatuak.