Chillidaren lagunak - Chillida eta Palazuelo

Chillidaren lagunak - Chillida eta Palazuelo

Familientzako arte tailerra
Maushausen eskutik
Elebiduna
 

  • Ekitaldiak

“Pablo Palazuelori dagokionez, garrantzi handia izan zuen niretzat, ni baino askoz formatuago zegoenez, batez ere intelektualki, urte pare bat geroago nire obra izango zenerantz nuen bilakaera errazten lagundu zidalako.”

Eduardo Chillida

 

Bere lehen margolan abstraktua margotu eta pare bat urtera, Pablo Palazuelo eta ezkondu berri zen Eduardo Chillida Paris kanpoaldera joan ziren, Genareli eskultorearen etxera, Villaines sous Bois-en egonaldi bat partekatzera, bakean sortu ahal izateko beharrezko lasaitasun eta isiltasunaren bila. Pompeyn, bertakoek bizi ziren inguru hari deitzen zioten bezala, bi artistak beren bakardadean oharkabean pasatzen ziren, hotz handiari aurre eginez eta arteari buruz hausnartzen, ia aszetimora iritsiz.

Pablo Palazuelok bere garaian esango zuen bezala: "Bakoitzak bere bihotzak eramango duen lekurantz mugitu behar du". Eta horrela, bihotzetik, Chillida, bere lagun maitearen eraginez, figurazioa alde batera utzi eta bide abstraktutik ibiltzen hasten da, erabaki handiz eta itzulerarik gabe.

Hiriko zalapartara itzuli zen arren, bakardadearen zaldunek beti gogoratuko zuten lan-etapa mistiko hura, isiltasunez inguraturik eta lasaitasun osoan, abstrakzioarekin hasi zirenean. Saioaren lehen zatian, bi dimentsioko ariketa koloretsu bat landuko dugu, Pablo Palazueloren antzera, trama geometrikoak patroi gisa erabiliz. Tailerraren bigarren zatian berriz, forma geometriko libreak dituen eskultura bat egingo dugu.

Anabel Varonak eta Carlos Arrutik Maushaus osatzen dute, arte eta  arkitektura laborategia, kontzeptuak transmititzeko metodoak bilatzen dituena, guztiok barruan dugun joko-gaitasuna sustatuz.  

 

 

 

Chillidaren lagunak - Chillida eta Palazuelo

 

Otsailak 10, osteguna
11:00
7€