Maeght Unibertsoa

Maeght Unibertsoa

  • Erakusketak

Bisitatu Maeght Unibertsoa erakusketa Chillida Lekun. Eduardo Chillidaren obren eta Aimé Maeght arte-merkatari historikoak eta bere emazte Margueritek lan egin zuten artista batzuen arteko elkarrizketa proposatzen du erakusketak.


Guztira 17 piezekin, erakusgai dauden 11 artistek nabarmen markatu dute XX. mendeko eskulturaren historia, eta Chillidaren lana hobeto ulertzen eta haren testuinguru historiko zein artistikoan kokatzen laguntzen digute. Erakusketa Zabalaga baserriaren kanpoaldean hasten da Alexander Calderren Morning cobweb (1969) eskultura monumentalarekin: eskulturak bertan sartzeko aukera ematen du espazio eta arintasunarekin esperimentatuz. 7 tonako eskultura horrek Eduardo Chillida eta Jean Arpen obrekin mintzatzen du aldi berean.
 

Baserriaren barnean, Chillida, Alberto Giacometti, Alexander Calder, Joan Miró, Julio González, Barbara Hepworth -erakusketako emakume artista bakarra-, Pablo Palazuelo eta Georges Braqueren lanekin jarraitzen du erakusketak. Erakusketaren azken zatiak egunerokotasunaren erabilerarekin eta Antoni Tàpiesen magiarekin edo Marc Chagallen poesia margotuarekin lotutako objektu-lanak aurkezten ditu.

Chillida Leku 
Jauregui Bailara 66,
20120 Hernani
Gipuzkoa

Aldi baterako erakusketa


2023ko abenduaren 2tik 2024ko apirilaren 14ra arte