Jazzaldia - Marc Ribot, Ceramic Dog: "Hope"

Marc Ribot, Ceramic Dog: "Hope" kontzertua

 

Uztailaren 24an

  • Udako Programa 2021

Marc Ribot 1954an jaio zen New Jerseyn, eta asmamen eta sormen handieneko gitarristen artean dago gaur egun. Riboten musika, konpositorea eta bokalista ere badena, esperimentazioaren eta inprobisazioaren munduari lotuta dago beti, erabateko askatasunetik, eta rock kutsu gordin, zuzen eta zaratatsu berezi horrekin. Berrogei urtetik gorako bere ibilbidean, hainbat artista gailenekin kolaboratu du: Tom Waits, Laurie Anderson, John Lurie, McCoy Tyner, Marianne Faithfull, Alan Toussaint, Caetano Veloso, Jamaaladeen Tacuma, Norah Jones, Elvis Costello, T-Bone Burnett, David Sylvian, Arto Lindsay, Vinicius Cantuaria, Marisa Monte ... Eta The Jazz Passengers, Los Cubanos Postizos eta The Lounge Lizards taldeetako kide izan da, John Zorn handiaren ohiko kolaboratze izateaz gain.

Hirukote harrigarri bat da Ceramic Dog, bere taldea free, punk, funk eta musika esperimentalaren “kolektibotzat” hartzen duena. 2008an argitaratu zuten aurreneko lana, Party Intelectuals; gero iritsi zen Your Turn, 2013an; eta YRU Still Here?, 2018an. 2021eko ekainean kaleratu dute azken diskoa, 56. Jazzaldian aurkeztuko dutena: Hope.

Hopek bederatzi abesti biltzen ditu; horietatik bost (Flat Ontology, Wanna, The Long Goodbye, Maple Leaf Rage eta Wear Your Love Like Heaven) Marc Riboten letrarekin eta musikarekin, eta gainerako lauak (Nickelodeon, The Activist, Bertha The Cool eta They Met in The Middle) hirukotea osatzen duten kideek batera sortuak.

Marc Ribot (gitarra, ahotsa), Shahzad Ismaily (perkusioa, baxua, teklatuak), Ches Smith (bateria, perkusioa, efektu elektronikoak)

 

Kontzertuko sarrerak museorako sarbidea ematen du egun osoan. Sarreran pilaketarik egon ez dadin, kontzertua baino 40 minutu lehenago etortzea gomendatzen dugu.

Chillida Leku

Jauregi Bailara, 66

20120 Hernani, Gipuzkoa

Nola heldu

Info

Kontzertua: 19:00

Marc Ribot, Ceramic Dog: "Hope"

Sarrerak hemen

Marc Ribot, Ceramic Dog: "Hope" + Lurra Cafen afaria

Sarrerak hemen

 

 

Kolaboratzailea