Chillidarekin meditazioa eta Gosaria Lurra Café-n

Chillidarekin meditazioa eta gosaria Lurra Café-n
Emailea: Silvia Hoyos (Escuela de yoga Mudrasana, Hendaya)

  • Ekitaldiak

“Espaziotik, anaia duen denborarekin, etengabeko grabitatepean, materia espazio motelago gisa sentituz, ezagutzen ez dudanari buruz galdetzen diot neure buruari.” Eduardo Chillida 
 

Chillidaren obraren inguruko meditazio-saio hau orainean egoteko, epaitu gabe behatzeko eta inguruan dugunaz jabetzeko gonbita da. Chillidarentzat oraina dena da, gure ekintzen hasieran dago, baina ez du neurririk. Artistak orainaz neurririk gabe ohartzera eta bertan bizitzen ikastera gonbidatzen gaitu. Chillidaren lanak naturaren aurrean duen harridura du ezaugarri. Denbora eta espazioa kontzeptuei buruz galdetzen du, orainaldiaren iraupenari buruz. Artelana behatzean, beste erritmo batean sartzen gara, eta denbora moteldu egiten dela dirudi. Jarduera honen bidez, beste ikuspegi batetik eta beste erritmo batekin ikusiko ditugu lanak.
 

Arropa erosoa, estera eta kuxin txiki bat ekartzea gomendatzen dugu.

Chillida Leku
Jauregi Bailara, 66
20120 Hernani, Gipuzkoa

Apirilaren 1a, larunbata
9:00
30€ (%20ko deskontua urteko abonamenduarekin, %10 Donostia Kultura)