Eskuekin begiratuz - Sormen lantegia Miróren inguruan
Sormen lantegia Miróren inguruan
Emailea: Maushaus
- Udako programa 2022
Maushausen eskutik “Mirómundua” ezagutuko dugu. Miró, Chillidaren aspaldiko laguna eta bizipen bidaidea, hilabete batzuez Chillida Lekuren espazioetan barneratu da. Zabalaga baserriaren goiko solairua kolorez, poesiaz eta objektuetatik abiatuta egindako pertsonaia eldarniotsuez bete da, Miróren irudimen gainezkatuaren fruitu diren sorkuntzak. Familientzako saio honetan, artista poeta honen zeinuen hiztegia ezagutuko dugu. Erakusketara bisita egin ondoren, eta bertan bere irudi harrigarriak ondo aztertu ondoren, lanari ekingo diogu geure eskulturak egiteko. Eraikin tridimentsionalak diseinatzeko, forma “mironiarretan” oinarrituko gara. Gainera, ariketa kolektibo baten bidez, itxuraz loturarik ez duten objektuetatik sortutako eskulturen eraikuntzak Miróren lanean izan zuen eragin dadaista eta surrealista ezagutuko dugu. Gauza ezberdinek biziki erakartzen zuten Miró, elkarri lotutako objektu horiez talka poetiko moduko bat sortzen zuten, hunkigarria benetan.