Noa & The HellDrinkers - Txikijazz
Noa & The HellDrinkers
Kontzertua
59 Donostiako Jazzaldia
- Ekitaldiak
Noa & The HellDrinkers
Noa Eguiguren (ahotsa), Gonzalo Portugal (gitarra, koruak), Manu Gestido (baxua), Paul San Martín (pianoa, teklatuak, hammond), Ibai Ros (bateria)
Noa & The HellDrinkers talde donostiarrak, 2023an European Blues Challenge lehiaketa ospetsuan lehen saria irabazi ondoren, "Hell's The New Heaven 23/24" birarekin jarraitzen du, Europako hainbat herrialdetan aritzera eraman dituena, besteak beste hauetan: Espainia, Frantzia, Norvegia, Alemania, Txekiar Errepublika, Suitza, Errumania, Polonia eta Portugal.
Taldea 2016an sortu zen eta dagoeneko hiru disko kaleratu ditu: Noa & The Hell Drinkers (2018), Craft Blues (2020) eta Hell's The New Heaven (2023). Beren azken lana hileko diskotzat hartu du Erresuma Batuko “UK Independent Blues Broadcasters Association” elkarteak.
Ahots zoragarria Noa Eguigurenena, banda bikain batek lagundua, eta feelingez, energiaz eta blues, rithm & blues, rock, funk... musikarekiko pasioz beterikoak beren zuzenekoak.
Nola iritsi Chillida Lekura?
Donostiatik:
BU05 Autobusa
Hiriaren erdialdetik ordu erdiro autobusak. “Chillida Leku” izeneko geltokia museoaren atean dago.
Informazio gehiago eta ordutegiak: Lurraldebus BU05
Ibilgailu pribatuan iristen direnentzat, aparkaleku bat egongo da Galarretan eta doako garraio-zerbitzu bat Galarreta eta museoaren artean.
Chillida Leku
Jauregi Bailara, 66,
20120 Hernani, Gipuzkoa
Uztailak 25, osteguna
12:30
Informazio praktikoa:
Kontzerturako sarrerek museora, erakusketetara, piknik gunera eta tailerrera sartzeko aukera ematen dute. Museoak 10:00etan irekitzen ditu ateak. Tailerra 11:00etan hasiko da eta kontzertua 12:30ean.
Ibilgailu pribatuan iristen bazara, Galarretako aparkalekuan utzi beharko duzu. Doako autobus bat egongo da Galarretatik museora 10:30etik 12:30era eta Galarretara 14:00etatik 15:00etara.
Museoak ez du hamakarik ekitaldi honetarako, baina jendeak bere aulkiak edo toallak ekar ditzake erosoago esertzeko.