Osasun Leku
Zatoz Chillida Leku doan bisitatzera eta ezagutu zu bezalako osasungintzako profesionalentzat prestatu dugun ibilbidea
- Ekitaldiak
Osasunaren arloko profesionalei zuzendutako programa bat da, COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren ondorioz, zuk bezala lanaldi luze eta latzak eta estres-egoerak etengabe pairatzen dituztenentzat.
Orona Fundazioak eta Chillida Lekuk beren ingurunearen alde lan egiten dute eta berrikuntza sozialeko ekosistema bat sendotzea dute helburu. Lankidetza horri esker, Eduardo Chillidak sortutako gunea osasun-langileen eskura jartzen da. Chillida Leku bisitatzea lagungarria izatea da Osasun Leku egitasmoaren helburua. Gu zaintzen gaituzten pertsonen bizi-kalitatea hobetzen, malgutasun psikologikoa landuz eta irekitasun eta inplikazio kontzientea izaten.
Euskal Autonomia Erkidegoko osasun langile guztientzako zabalik. Sarreran ziurtagiria eskatuko da.