Phyllida Barlow
Phyllida Barlow
Aldi baterako erakusketa
- Erakusketak
Maiatzaren 24an, Chillida Lekuk Phyllida Barlow (Erresuma Batua, 1944) artista garaikide zendu berriaren erakusketa bati ireki zizkion ateak; artistaren obraren lehen erakusketa da Espainiako Estatuan. Nazioarteko artista ospetsuen lanak aurkezten dituen seriea ari da lantzen museoa, eta, azken urteotan, Antoni Tàpiesen eta Joan Miróren bakarkako erakusketak egin dira. Bada, erakusketa honek —urriaren 22ra arte bisitagarri egongo dena— serie horrekin jarraitzen du.
Phyllida Barlowk Chillida Leku bisitatu zuen iazko udazkenean, museorako sortu zuen erakusketan lan egiteko.
Barlowren eskultura “antimonumentalek” —kartoi, oihal, egur kontratxapatu, zementu eta beste material batzuekin eginak— eta bere eraikuntzek —askotan kolore bizi-biziz margotuak— Chillidaren obraren kontzeptu batzuekin bat egiten dute, hala nola grabitatearekin, masarekin eta materialtasunarekin. Gainera, Barlowk pistak uzten dizkigu bere sortze-prozesua erakusteko; nahita, ikuslearen begien bistan jartzen ditu.
Eduardo Chillidaren ibilbideko konstanteetako bat paisaien eta eraikinen inguruko narratiba espazialak sortzea izan zen. Era berean, Barlowentzat espazioak garrantzi handia izan zuen bere obran, baita barnean kokatzen zituen elementuek ere. Horrela, artistak eraikinen garaiera aztertzen zuen, ustekabeko oztopoak sortzeko eta, horrenbestez, eskulturari ikuspegi dramatiko bat emateko.
Chillida Leku
Jauregi Bailara, 66
20120 Hernani, Gipuzkoa
Phyllida Barlow.
Aldi baterako erakusketarako sarbidea museoko sarrera orokorrarekin